Gineako musikak eta dantzak, Nimbaren eskutik

Baleike 2017ko abu. 14a, 09:36

Nimba elkarteak antolatutako, Mendebaldeko Afrikako perkusio eta dantzen ikastaroa egin da aurreko aste osoan zehar Torreberrin. Igande arratsaldean amaitu zuten ekimena eta, bukaera emateko, erakustaldi laburra egin zuten Odieta pilotalekuan, Tio Teronen semeen ikuskizunaren aurretik.