Gernikako Grand Slamaren finala jokatuko du gaur Imanol Lopezek

Baleike 2017ko abu. 12a, 16:55

Sei asteko lanaren ondoren, gaur gauean erabakiko da zer pilotarik irabaziko duten xisterako Gernikako Grand Slama. Jean Olharan (Paue, 1989) eta Imanol Lopez (Zumaia, 1984), Barandika (Gernika-Lumo, 1990) eta Ekhiren (Gasteiz, 1992) aurka arituko dira, 21:00etik aurrera, Gernikan, zesta puntako katedralean.

Olharan eta Lopezek osatutako bikoteak nahiko erraz lortu du finalera heltzea. Final-laurdenetan 15-8 eta 15-10 irabazi zieten Patxi Tambourindeguy eta Inzari. Finalaurrekoan Zulaika eta Enbili 9-15 eta 12-15 emaitzarekin irabazi zieten. 

Barandika eta Ekhik txapelketako ezustekoak eman dituzte. Teorian faboritoak ziren Erkiaga eta Lekerikari, final-laurdenekoan, eta Beaskoetxea eta Irastorzari, finalaurrekoan, irabazita heldu dira finalera. Teorian Olharan eta Lopez dira txapelak irabazteko faboritoak, baina, adi egon beharko dute.

Partida streaming bidez ikusteko aukera izango da, https://jaialaitv.nirestream.com helbidean.