Gaueko autobus zerbitzua izango da Azkoitiko Andremaixetatik itzultzeko

Baleike 2017ko abu. 10a, 15:37

Andremaixetako jaiak ospatuko dituzte Azkoitian abuztuaren 14tik 18ra bitartean. Jaietatik itzultzeko gaueko autobus zerbitzua izango da.

Abuztuaren 14, 15, 16 eta 18an izango dira autobus hauek. Zumaiara itzultzeko hiru autobus izango dira, 1:30ean, 3:30ean eta 5:30ean, Azkoitiko Munibe geltokitik.