Iñigo Peña: "Ea dominen borrokan sartzeko gai garen”

Baleike 2017ko abu. 10a, 11:54

Lehen pausoa eman dute. Abuztuaren 23tik 26ra bitartean Txekiar Errepublikan jokatuko diren munduko piraguismo txapelketarako txapelketarako txartela lortu berri dute Iñigo Peñak eta Francisco Cubelosek Asturiaseko Trasona urtegian egindako sailkatze estropadan.

Denboraldi honetan lortu dituzten Munduko Kopako bi garaipenei eta Europako txapelketan erdietsitako bi dominei, orain, munduko txapelketako dominaren bat lortzea izango dute helburu, edo, behintzat, borroka horretan egotea. Hala adierazi diete LaLiga4Sports atariari proba amaitu eta berehala. “Lehen pausoa eman dugu. Munduko txapelketarako sailkatu gara eta ea dominen borrokan sartzen garen”, azaldu du Peñak.

Abuztu amaieran egingo den txapelketarako ñabardura batzuk konpontzea izango dutela lana gehitu du Cubelosek. “Entrenamendu aldetik urte oso ona ari da izaten, lesioek errespetatu gaituzte eta ñabardura gutxi batzuk konpontzea besterik ez zaigu geratzen. Lan ona egiteko gogoak soberan ditugu, behintzat”.

Behin sailkapena eskuratuta, Madrilera itzuliko dira. “Astelehenean jarraituko dugu entrenamenduekin. Oraiin lasaitu, garaipen honetaz gozatu eta Munduko txapelketarako kontzentratu behar dugu”. 

Erlazionatuak