Iñigo Peña munduko txapelketan izango da

Baleike 2017ko abu. 10a, 10:54

Iñigo Peñak eta Francisco Cubelosek ezin zuten gaur hutsik egin, abuztuaren amaieran Txekiar Errepublikan jokatuko zen munduko txapelketan egon nahi bazuten. Eta ez dute hutsik egin. Nagusitasunarekin irabazi dute eta, ondorioz, munduko txapelketan izango da zumaiarra.

Goizeko 9:00etan jokatu da sailkatze estropada Asturiasen. Ontzi bakarra sailkatuko zen mundialerako eta ezin zen huts bat bera ere egin. Iñigok eta Franciscok uda honetan erakutsi duten maila ona berretsi dute sailkatze estropada honetan eta espero baino nagusitasun handiagoarekin irabazi dute. Horri esker, abuztuaren 23tik 26ra bitartean Txekiar Errepublikan jokatuko den txapelketan izango dira merezimendu osoz.

Bikote hau uda honetan egiten ari den lana txapela kentzeko modukoa da. Maiatza eta ekaina bitartean Munduko Kopako bi proba irabazi zituen. Uztailean, berriz, bi domina lortu zituzten Bulgarian jokatutako Europako txapelketan: brontzezkoa K2an eta urrezkoa K4an. Ea munduko txapelketan beste dominaren bat irabazteko gai diren.