'Medusa' diskoaren bira amaituko du Voltaiak abuztu honetan

Baleike 2017ko abu. 9a, 14:32

Voltaia hirukoteak Medusa diskoa atera ondoren egindako bira arrakastatsua amaituko du abuztu honetan. Hiru kontzertu emango dituzte disko berriko abestiak lantzen hasi aurretik. Kontzertu hauetatik azkena Zumaian bertan izango da.

Hiru izango dira emango dituzten kontzertuak. 

Abuztuaren 15ean, Ondarroako gaztetxean, Katez taldearekin.

Abuztuaren 23an, Bilboko Aste Nagusian, Komantxe konpartsan, Niña Coyote eta Chico Tornadorekin eta Vinagre de Modernarekin.

Abuztuaren 25an, Zumaian bertan, Kalea Guztiona Dak antolatutako ekitaldian.