Kultur etxeko ordutegia datozen egunetarako

Baleike 2017ko abu. 9a, 11:01
Argazkia: Street view

Etzi, abuztuak 11, Euskal Jai eguna izango da Zumaian eta Alondegia kultur etxea, liburutegiak barne, 13:00etan itxiko. Oxford erakusketa aretoak ohiko ordutegia izango du, 18:30etik 20:30era bitartekoa. 

Datorren astean, berriz, abuztuaren 15ean, asteartea, Ama Birjin Eguna, Alondegia itxita egongo da. Bezperan, astelehena, ez du zubirik egingo eta ohiko ordutegiarekin zabalduko ditu ateak.