Zukan hirukotearen kontzertua izango da gaur, Oxford aretoan

Baleike 2017ko abu. 8a, 10:20

Maria Zubimendi zumaiarra kide duen Zukan hirukoteak kontzertua emango du gaur, Zumaiako Musika Jaialdiaren baitan. Soinuzko begiradak du izena gaurko emanaldiak eta 20:00etan hasiko da, Alondegiko Oxford aretoan. 

Jon Ansorena, Gorka Catediano eta Maria Zubimendik osatzen duten ZUKAN hirukotea 2014an sortu zen MUSIKENEN- Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian-. Taldeko kideen elkarlanaren funtzionamendu ona ikusirik, Soinuzko begiradak izeneko proiektu bat martxanjartzeaerabaki zuten.

Proiektu honen bitartez, ZUKAN hirukotea obra berriak enkargatu, berrikusi eta estreinatzeaz arduratu da, errepertorio berria sortzeko helburuarekin. Lan honen fruitu izan dira, besteak beste, J. Astiazaranen Hamaika ilargi (2015 eko Donostiako Musika Hamabostaldianburutu

ziren hiru estreinaldietako bat), F. Dominguezen Seis miradas sobre... (“Durango Hiria” 2015 eko konposizio lehiaketako bigarren sariaren irabazlea), J. Jacintoren Materia, V. Philippouren A Pebble on a distant shore edo J. Lecumberriren Soinurdinak eta beste hainbat obra bidean dira, ondorengo hilabeteetan estreinatzeko prest.

ZUKAN hirukoteak dagoeneko Bernaola Festival, Donostiako Musika Hamabostaldia edo Durango Hiria Konposizio Lehiaketan parte hartu du kritika ezin hobeekin eta bi kontzertu bira eskaini ditu Gaztela eta Leon, Errioxa, Zaragoza eta Euskal Herriko hainbat lekutan. Gaur egun, kontzertu bira internazional bat, CD baten grabaketa eta proiektu zabalago batzuk prestatzen ari dira. 

Egitaraua

  1. Lantz (M. Chamizo)
  2. Soiñurdinak (J. A. Lecumberri)
  3. Seis miradas sobre... ( F. Domínguez)
  4. Hasta tu compañía (D. Delgado) erabateko estreinaldia 
  5. Vardavar (T. Hamasyan - Moldaketa Trio Zukan) 
Erlazionatuak

Musika Jaialdiaren egitaraua

Baleike 2017 uzt 27 Zumaia