Euskal Jai eguneko herri bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko

Baleike 2017ko abu. 4a, 17:16

Astebete barru, datorren ostiralean, hilaren 11n, ospatuko da Zumaian Euskal Jai Eguna. Egitarauaren baitan, ohikoa den bezala, Beheko Plazan egiten den herri bazkaria dago. Bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko. 

Zumaiako turismo bulegoan daude salgai txartela, 8 euroan helduenak eta 4 euroan haurrenak (12 urte bitartekoak). Udal Kultura Sailetik jakitera eman denez, bazkarian zerbitzatko den paellako osagaiak BM supermerkatuak emandakoak dira. 

Euskal Jai Eguneko egitaraua

10:00 Baserriko gaien azoka

3 Taula txalapartarien saioa

10:30 Hala Gera taldearen alboka eta dultzaina doinuak

11:00 Inpernupeko Joaldunak

11:30 Zutrik taldearekin trikiti doinuak

12:00 Kofradian eta 12:30 Udaletxean balkoitik balkoirako bertso saioa: Unai Agirre eta Iker Zubeldia

14:30 Herri bazkaria

Bazkal ostean, euskal kantak Joxe Mendizabalekin

17:00-21:00 Amaiako plazan puzgarriak BMren eskutik

18:00 Beheko plazan Ttipika dantza gidatuak

Ordu berean Erkibe kultur elkartearen esku taloak

18:30 Amaiako plazan dantzaldia Joxe Mendizabalekin

19:00 Beti Jai Fanfarrearen kalejira

Ordu berean plazan,  sagardo dastaketa

23:00 Kofradian, erromeria Ezten Giro taldearekin