Mugi zerbitzua kiroldegian eskainiko da astelehenetik aurrera

Baleike 2017ko abu. 4a, 13:58

Mugi txartela ateratzeko beste aukera bat izango da Zumaian. Txartel hau, orain arte, Zumaian, turismo bulegoan eskatu zitekeen, baina astelehenetik aurrera zerbitzu hau Lubaki kiroldegian eskainiko da.

Abuztuaren 7tik aurrera, Mugi txartela eskatu edo eskatutakoa jaso behar duen herritar orok, kiroldegian egin ahal izango du, ondorengo ordutegian:

Astelehenetik ostiralera

Udan (Irailaren 29ra arte): 9:00 – 16:00

Urritik aurrera: 9:00 – 20:00

Errekargak ez dira polikiroldegian egingo, zerbitzu hori ez baita orain arte ere eskaini. Hauek egiteko lekuak, orain artekoak izango dira: Kutxabankeko kutxazainak, posta bulegoan eta tren geltokia, hain zuzen ere.