Pakete turistikoak eskainiko zaizkie Euskal Kosta Krosean izena ematen dutenei

Baleike 2017ko abu. 4a, 11:25

Irailaren 30ean korrituko da Euskal Kosta Krosa, Zakila Biraren lekukoa hartuko duen lasterketa. Kirol probak Zumaian izango du aurten irteera eta helmuga eta, kostako errepidean barrena, Getariatik eta Zarauztik igaroko da.

Kirolaz haratago bailarako turismoa ere bultzatzea du kros honek helburu eta horretarako Gipuzkoako Foru Aldundia lagun izango dute bailarako udalerriek. Lasterketari lotutako turismo hori bultzatzeko, pakete turistikoak jarri dira eskuragarri. Paketeak gau batekoak edo bi gauetakoak izango dira eta guztietan esperientzi bat eta bisita bat eskainiko dira, udalerri bakoitzean esanguratsua den zerbaiten inguruan. Lasterketan parte hartzeko nahiz pakete turistikoak eskuratzeko epea zabalik dago eta ondorengo webgunetan daude eskuragarri, bai paketeak eta bai dortsalak:

www.kirolprobak.com

http://www.basquedestination.com