Galdakaoko manifestaziora joateko autobusa izango da

Baleike 2017ko abu. 1a, 21:36

Badajozeko espetxean hil zen Kepa del Hoyo euskal presoaren heriotza salatzeko elkarretaratzea egin da gaur arratsaldean, Erribera kalean, magnio aurrean. Galdakao jaioterritik ehunka kilometrora hil zen del Hoyo bihotzeko batek jota. Horren aurrean hainbat elkarretaratze egin dira Euskal Herriko hainbat herrietan. 

Ekitaldiekin jarraituta, bihar, 13:00etan, ekitaldia egingo da Galdakaoko tanatorio aurrean. Larunbatean, berriz, 18:00etan hasita, manifestazioa izango da. Bertara joateko autobusa izango da. Izenak Inpernupen eman daitezke.