Kepa del Hoyoren heriotza salatzeko elkarretaratzea egingo da gaur

Baleike 2017ko abu. 1a, 09:35

Espetxean atzo zendu zen Kepa del Hoyo euskal presoaren heriotza salatzeko hainbat ekintza egingo dira Kalera Kalera dinamikak deituta. Gaur bertan, 20:00etan, elkarretaratzea egingo da Erribera kalean, magnolio aurrean. 

Galdakaokoa, Badajozeko espetxean hil zen atzo del Hoyo, "bere herriti ehunka kilometrora". Honen harira, elkarretaratzeak egingo dira Euskal Herriko hainbat herritan, Zumaian barne. Horrez gain, bihar, asteazkenea, oraindik zehaztu gabeko ordutegian, ekitaldia egingo da Galdakaoko tanatorioan eta, larunbatean, 18:00etatik aurrera, manifestazioa egingo da Galdakaoko udal plazatik abiatuta.