Amaitu dira 'Musika modan' udaleku musikalak

Baleike 2017ko uzt. 30a, 15:45

Sapere Aude Sinfonietta taldeak antolatuta, udaleku musikalak egin dira uztailean zehar partaidetza apartarekin. 80tik gora haurrek hartu dute parte aurtengo udaleku hauetan. Egitasmoa amaitzeko, ostiral honetan, udalekuei amaiera emateko, ikuskizuna egin zen Maria eta Jose ikastetxeko aretoan. Aste hauetan zehar ikasitakoa erakutsi zieten familiartekoei eta lagunei.