Beheko Plaza abesbatzak Inazio Donearen mezan abestuko du, bihar

Baleike 2017ko uzt. 30a, 11:10
Bihar, astelehena, Inazio Donearen eguna ospatzen da eta Beheko Plaza Abesbatzak San Pedro parrokian, 11:00etan, egingo den meza nagusian abestuko du. 
Obra garrantzitsuenak hauek izango dira: Gloria (A. Vivaldi), Iturri maitagarria (Juan S. Bach; Hitzak: Asentxio Elustondo), Sanctus-Benedictus (Cesar Franck), Señor, me cansa la vida (Juan A. Garcia; Hitzak: Antonio Machado). Amaieran, Inazio Donearen ereserkia (Herrikoia).
 
Organojolea Maria Carmen Azpeitia izango da eta zuzendaria Agustin Zubimendi.