Lertxundiren kontzertuan zaratarekin izan zen arazoagatik barkamena eskatu du Udalak

Baleike 2017ko uzt. 24a, 15:12
Larunbatean eman zuen kontzertua Lertxundik Aitzurin.

Benito Lertxundiren kontzertuan tabernako zaratak eragindako eragozpenengatik barkamena eskatu eta etorkizunari begira konponbidea emateko aukerak aztertuko dituela adierazi du Udalak. 

"Pilotalekuan egin den lehen kontzertua izan da Lertxundirena. Bertako azpiegiturak egokiak iruditu zitzaizkigun maila honetako kontzertu bat eskaintzeko, herrian edukiera handiena duen lekua baita, baina ez genuen uste tabernak horrenbesteko eragina izango zuenik", adierazi dute Udaletik. Etorkizunera begira, larunbatean gertatutakoari konponbidea emateko aukerak aztertuko dituela ere azaldu du Udalak.

Zumaiako Udalak eta Bazterrak Musika promotorak bidalitako prentsa oharrean zumaiarrek kontzertuan zehar izandako jarrera eta erantzun beroa goraipatu dituzte. Benito Lertxundiri eta bere taldeari ere eskerrak eman nahi dizkiete, baldintza horietan kontzertu eta gau paregabea eskaintzeagatik.