Athleticekin debuta egin du Peru Nolaskoainek

Baleike 2017ko uzt. 23a, 12:06

Athleticeko lehen taldearekin jokatu zuen atzo estreinakoz Peru Nolaskoainek, Valladoliden aurkako lagunarteko partidan. 

Ostiralean Belgikara eraman zuen Ziganda entrenatzaileak Bruggeren kontrako partidarako, baina orduan ez zuen jokatu. Aukera atzo iritsi zitzaion, ordea, Valladoliden kontra. 85. minutuan atera zen Nolaskoain zelaira. Lehen mailako talde batean jokatzen duen bigarren zumaiarra da [zuzenduta]. Carmelo Amas izan zen lehena  lehen mailan debutatzen. Espanyolekin egin zuen debuta, 1965ean. Realarekin ere jokatu zuen lehen mailan 1972tik 1975era.