Bokates taldeak irabazi du 7ko Futbol Txapelketa

Baleike 2017ko uzt. 22a, 13:47

Estu joan zen 7ko Futbol Txapelketako ligako finala. Bokates F.C. (Zumaia) taldeak eta PC Manolik (Getaria) bana berdindu zuten, eta penaltietan erabaki zen txapelduna, 3-2 Bokatesen alde. Kopako finala How High taldeak irabazi zuen, 2-0 Lovesen aurka.

Aurten 58 taldek hartu dute parte. Horrela gelditu da palmaresa:

LIGA
Txapelduna: Bokates FC (Zumaia) 
Azpitxapelduna: PC Manoli (Getaria) 
Hirugarren: Txikixa Gaindituz Team 
Laugarren: Ganbara taberna 
Finaleko jokalari onena: Iñigo Manterola 

KOPA 
Txapelduna: How High 
Azpitxapelduna: Loves 
Finaleko jokalari onenaren saria: Antxon Lopez