Hiru lagun atxilotu dituzte hainbat lapurreta leporatuta

Baleike 2017ko uzt. 22a, 13:08
Lapurrei atzemandako erramintak.

Zumaian eta Zarautzen aurten izan diren 52 lapurreta leporatzen dizkiete hiru atxilotuei. Bizkaian bizi diren hiru gizonezko dira, 23, 26 eta 28 urtekoak. 

Ikerketa egin ostean, aste honetan Getarian aurkitu du Ertzaintzak ustezko lapurren kotxea. Autoa gelditzeko agintzean ihes egiten saiatu ziren arren, azkenean geldiarazi eta hiru lagunak atxilotzea lortu zuten. Hirurak lehen ere atxilotuak izan dira lapurretagatik, besteak beste. Ostiralean jarri zituzten epailearen esku.

Lapurreta etxeetan egiten zuten gehienbat. Aurrena sarrerako atean plastikozko zinta txiki bat jartzen zuten, etxean norbait ba ote zegoen jakiteko. Behin hori kontrolatuta, kako berezi batekin zabaltzen zuten atea lapurreta egiteko. Lan egunetan saiatzen ziren beti, eguerdiko 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 18:00etatik 20:00etara, jende asko etxetik kanpo izaten den ordutegian.

Bizkaiko herri batean zuten bizilekua, eta handik Zumaiara eta Zarautzera etortzen ziren lapurretara. Bi herrieten 52 lapurreta leporatzen dizkie Ertzaintzat. Guztira, 50.000 euro lapurtu zituztela kalkulatu du Ertzaintzat.