[BIDEOA] Jendetza bildu da manifestazioan Xeyko lanpostuen defentsan

Baleike 2017ko uzt. 21a, 21:02

Xeyko langileek deitutako manifestazio jendetsua egin da gaur arratsaldean Zumaian. Magnoliotik abiatu eta itzulia egin diote herriari, lanpostuen defentsan eta enpresako jabeek egindako bidegabekeria  eta Jaurlaritzaren arduragabekeria salatzeko. Herritar asko batu dira manifestaziora, Zumaiakoak eta eskualdeko herrietakoak.