Kauldi Odriozola nabarmentzen ari da Munduko Txapelketan

Baleike 2017ko uzt. 21a, 11:55

Brasilen aurka bost gol egin zituen Kauldi Odriozolak Algerian jokatzen ari den eskubaloiko junior mailako Munduko Txapelketan, eta atzo Errusiari zortzi egin zizkion. Protagonismo handia ari da hartzen zumaiarra Espainiako taldean. Bideoan ikus dezakezue atzo Errusiaren aurka jokatutako partida.

Atzo Errusiaren aurka berebizikoa izan zen Kauldiren ekarpena. Errusiak gogotik estutu zuen Espainia, eta Kauldik lehen lerrotik egin zituen golekin hautsi zen, hein batean, partida. Gaur Burkina Fasoren aurka jokatuko dute.