Gutuna: Alde zaharreko hainbat dendariren kexa eta harridura

Josune Zorita 2017ko uzt. 20a, 10:08

Alde zaharreko hainbat dendari kezkaturik gaude aparkatzeko hartu diren neurri berriekin, eta zenbait zinegotzik udaletxe aurrean aparkatzeko daukaten txartel bereziarekin.

Udaletxe pareko aparkalekuek 20 minutuko egonaldia daukate, goizeko 9:00etatik 15:30era. Horrekin arazo handi bat daukagu, arratsaldez egoliarrek izan ezik beste inork ezin duelako gure dendetara enkarguak egitera etorri, ez baitute kotxea lagatzeko aukerarik.

Baina hori gutxi ez eta egun hauetan ohartu gara zenbait zinegotzik bere karguez baliatuta txartel berezi bat atera dutela udaletxe aurrean aparkatu ahal izateko. Txartel gorri bat da, udaletxeko logoarekin, eta bertan jartzen du "baimendua".

Nola liteke? Zergatik utzi dezakete kotxea goiz osoan udaletxe aurrean aparkatuta? Zer kriterioren arabera banatzen da txartel berezi hori? Udaletxeak zer erantzuten du?

Sinatuta: Josune Zorita