'Ai Ama' belaontziak irabazi du OneSails Saria

Baleike 2017ko uzt. 17a, 12:49
Ai Amako kide Xabin Olaizola saria jasotzen.

Salva Manterola patroiak gidatzen duen Ai Ama belaontziak irabazi du asteburuan Zumaian jokatu den OneSails 2017 Saria, Olarru Cup txapelketarako puntuagarria.

Larunbat eguerdian jokatu zen estropada, metro inguruko olatuarekin. Zortzi itsas miliako ibilbidea osatu behar izan zuten, hiruki formako ibilbideari bi itzuli emanez. Zortzi belaontzik hartu zuten parte eta lehen hiru postuak horrela gelditu ziren:

1. Ai Ama
2. IX
3. Mastabakarra