Hatortxu Rock jaialdira joateko bilera

Baleike 2017ko uzt. 17a, 12:18

Hatortxu Rock musika jaialdira joateko asmoa duten zumaiarrek bilera egingo dute gaur, beraien artean antolatzeko. Zumaiatik Lakuntzako jaialdira joan eta bertatik itzultzeko autobusa antolatzeko aukera aztertuko dute, eta zumaiarrek jaialdiari nola lagundu ere bai. Bilera 22:15ean izango da, Torreberri Gaztetxean.