Final-laurdenak jokatuko ditu Alex Urangak

Baleike 2017ko uzt. 15a, 21:10
Oso sendo ari da lehiatzen Alex Uranga Antofagastako Txapelketan.

Lehen aukeran lortu du Alex Urangak Antofagastako Txapelketako (Txile) final-laurdenetarako txartela. Laugarren errondan, txandako onena izan da eta zortzi onenen artera egin du aurrera zuzenean. 

Roberto Bruno eta Dudu Pedra brasildarrak izan ditu aurkari Urangak laugarren txandan. Aurreko txandetan bezala, Alexek ondo dominatu ditu aurkariak. 8.25eko olatuak aukera eman dio txandan aurrea hartzeko eta hortik aurrera kontrolpean izan du lehia. Azkenean, 13.75eko puntuaketarekin egin du aurrera.

Oraingoz, Brahim Iddouch marokoarra, Uri Valadao brasildarra eta Iain Campbell hegoafrikarra sailkatu dira final-laurdenetako, Alexekin batera. Gainontzekoek bosgarren errondan izango dituzte falta diren lau postuak.