JS Make-Up estetika zentroa zabaldu dute Basadi auzategian

Publizitatea 2017ko uzt. 14a, 14:13

JS Make-up estetika zentro berria zabaldu du Judith Serna Aizpuruak Zumaiako Basadi auzategian (Basadi 3B behea). Bertan, edergintzako hainbat zerbitzu eskaini dizkie bere bezeroei.

Hala nola, argizari eta laser bidezko depilazio zerbitzua eskaintzen dira. Baita aurpegirako eta gorputzerako tratamenduak ere. Manikura eta pedikura zerbitzuak ere aurkituko dituzue, “bai establezimenduan, baita etxeetan ere etxez etxeko zerbitzuari esker. Hori guztia prezio ezin hobean”.

Mikropigmentazio zerbitzua (tatuaje ia iraunkorra) ere aurkitu dute bere bezeroek, bekainak, ezpainak eta begietako marrak ondo bereizteko. “Horretarako, Maitane Basterra donostiarraren laguntza dugu, arlo honetan eminentzia dena”. 

“Opari txartelak eta ezkongaientzako bertan jantzi eta makilatzeko aukera ere eskaintzen dugu. Gure bezeroen artean hainbat opari ere zozkatuko ditugu”, adierazi digu Judithek.

Hori dena Basadi auzategian zabaldu duen JS Make-Up estetika zentro berrian.