Imanol Lopezek Internationaux txapelketako finala jokatuko du

Baleike 2017ko uzt. 14a, 11:41

Donibane Lohizunen jokatzen ari den Internationaux txapelketako bigarren finalaurrekoa jokatu zen atzo, master 1 mailan. Bertan, Erkiagak eta Imanol Lopez zumaiarrak osatutako bikoteak uste baino errazago irabazi zien Laduche eta Errandoneari. 

Mexikotik bueltan Euskal Herrian jokatutako lehen partida izan zen atzokoa Lopezentzat eta bi setetan erabaki zen. Lehenan 15-6 irabazi zuten Erkiagak eta Lopezek eta bigarrengoan 15-7. Finala asteartean jokatuko da eta Beaskoetxea eta Lekerika izango dituzte aurrean.