Zumaia eta Zarautz artean babes neurriak zorroztea eskatu du Greenpeacek

Baleike 2017ko uzt. 11a, 21:32

Hirigintzak ezartzen duen presioa handitzen joan da Espainia osoko kostaldean eta Euskal Herriak, Zumaia barne, ez du ihes egin joera horretatik. Hala dio Greenpeace erakundeak argitaratu duen txostenean. Babes neurriak zorroztea eskatu du talde ekologista honek. 

Itsasertzaren egoerari buruzko txostena kaleratu du azken egunotan Espainiako Greenpeacek, eta, besteak beste, Bizkaiko eta Gipuzkoako datuak zerrendatu ditu elkarteak. Plazaratu dituzten datuen arabera, Gipuzkoan %36 ugaritu da hirigintza egitasmoen eraginpeko eremua, eta babes eremurik gabeko itsasertzaren %13 gizakiak eraldatuta dago gaur egun. Arriskuan dauden eremuez ere ohartarazi du Greenpeacek; hain zuzen ere, uste du Zarautz eta Getaria arteko hainbat tokitan handitu egin daitekeela hirigintzaren presioa.

Eremu horretan arazoak izan daitezkeen arazoak sahiesteko eremu horretan babes neurriak zorrozteko eskaria egin dute. Izan ere, etorkizunean euskal kostan hirigintza egitasmoak ugaritu daitezkeen kezka dute Greenpeacen.

Hemen duzue (gazteleraz) Greenpeacen prentsaoharra. Txostena barruan aurki daiteke.