Presoen aldeko igeriketa saioa egiten ari den Elgart goizean goiz abiatu da Zumaiatik

Baleike 2017ko uzt. 11a, 14:46
Elgart Zumaian, irteerako orduan

Presoen alde euskal kostaldea igerian egiten ari den Paxkal Elgart amizkutarra gaur goizeko 7:00ak aldera abiatu da Zumaiako portutik. Bakiotik Baionarako bidea igerian egiteko asmoa du Elgartek eta atzo Zumaian zuen etapa amaitzeko asmoa. Asmoak bai, baina errealitatea bestelakoa izan zen.

Hainbat lagun elkartu ziren 18:00ak aldera Arranpla parean, presoen aldeko banderekin. Trikitilariak ere ez ziren falta izan. Bai, ordea, igerilaria. Zumaia aurretik pasa eta Getariaraino jarraitu zuen igerian Paxkalek. Gero, Zumaiara kotxez etorri zen eta gaur goizean goiz abiatu da. Gaurko etapan Hondarribiara heltzea du helburu.