Mikel Alvarez da Mondragon Unibertsitateko lehendakari berria

Baleike 2017ko uzt. 11a, 11:53

Mikel Alvarez Yeregui zumaiarra aukeratu dute Mondragon Unibertsitateko lehendakari bezala. Pasa den apirilera arte Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko eta Gobernu Onaren zinegotzia izan zen, Mondragon Unibertsitarera itzuli zen Mondragon Korporazioaren Sustapen Zentroko Negozioaren Garapen eta Harreman Instituzionaletarako zuzendari gisa.

Mondragon Unibertsitateko Kontseilu Errektoreak erabakia aho batez hartu du. Goienak eman du honen berri. 

Bilboko Udalean zinegotzi zela elkarrizketatu genuen Baleike aldizkarian. Hemen irakurri dezakezue.