Mikel Etxeberria bigarren izan da g2h lasterketan

Baleike 2017ko uzt. 8a, 10:16

G2haundiak Goierri Trail lasterketa jokatu da gaur gauean, 88 kilometroko ibilbidearekin eta 6.000 metroko desnibel positiboarekin. Mikel Etxeberria bigarren izan da Daniel Aguirreren atzetik. 

Atzo 23:00etan atera ziren korrikalariak Beasaindik eta, antolakuntzaren iragarpenen arabera, 11 ordu geroago itzuliko ziren Beasainera 88 kilometroko lasterketa burutu ondoren. 

Sant Celoni (Bartzelona) herriko Daniel Aguirrek hartu du burua lasterketaren hasieratik. Berak irabazi zuen iazko lasterketa ere. Kontrolgune guztietatik lehen postuan igaro da eta 10:17:12 denborarekin heldu da lehen postuan helmugara. 

Mikel Etxeberriak atzetik aurrerako lasterketa egin du. Lehen kontrolgunean, Zaldibian, seigarren postuan pasa da eta hurrengoan, Larraitzen, jada bigarren postuan igaro da. Helmugara 10:38:48 denborarekin heldu da, bigarren postuan. 

Kronika hau idazterako orduan Zumaiako beste korrikalariak oraindik ez dira helmugara heldu. Horren berri ematen joango gara.

Erlazionatuak