Mus eta eskoba txapelketak jokatu ziren atzo Narrondon

Baleike 2017ko uzt. 8a, 09:42

Atzo hasi zituzten Kristobal Deunaren festak Narrondo auzoan. Suziriak bota ziren jaiei hasiera emateko eta gauean mus eta eskoba txapelketak jokatu zituzten. 

Mus txapelketako irabazleak Jose Mª eta Sole izan ziren, eta bigarren Miguel eta Jose geratu ziren. Auzoko onenak Joseba eta Antonio izan ziren. Eskoban irabazleak Leire eta Eneritz izan ziren eta bigarren Arritxu eta Bego. 

Erlazionatuak