Zerbitzuen arloan lan egiteko hautaketa prozesua jarri du abian Maria eta Jose ikastetxeak

Baleike 2017ko uzt. 5a, 11:39

M&J Ikastetxeak, ikastetxeko zerbitzuen arloan lan egiteko hautaketa prozesua jarri du abian.

Zerbitzuen arloan egingo luke lan (administrazioa/idazkaritza/ataria) eta 2017/2018 ikasturterako (iraila-abuztua) lan kontratua eskaintzen da, lanardi erdian (lanaldia handitzeko aukerarekin).

Ezinbesteko baldintzak:

  • Ikastetxeko zerbitzuetan lan egitea ahalbidetzen duen titulazioa izatea. Gutxienezko titulazioak, administrazio eta finantzako goi mailako teknikaria izan beharko du, unibertsitateko ikasketak gehiago baloratuko direlarik.

  • EGA titulazioa edo parekidea izatea.

Baloratuko diren baldintzak:

  • Lan esperientzia (Hezkuntza arloan edo enpresa munduan).

  • Beste hizkuntzetan titulazioa izatea. 

  • Zumaia edo ingurukoa izatea.

  • Ikastetxea ezagutzea. 

Hautaketa prozesuaren jarraipena: 

  • Bidali Curriculum-a ikastetxeko posta elektronikora (ikastetxea@mariatajose.eus) edota gerturatu bertara (2017/07/14 arte jasoko dira).

  • Aukeratutako hautagaiekin ezarritako prozedura jarriko da abian.