70 urteko zumaiar bat hil da Iraetan izandako kotxe istripuan

Baleike 2017ko uzt. 4a, 17:22
Argazkia: @bomberoseuskadi

Gertakaria 15:15ak aldera izan da GI-631 errepidean, Iraeta parean, bi kotxek aurrez aurre jo dutenean. Istripuan gizon bat hil eta beste bat larri zauritu da. Hildako laguna 70 urteko zumaiar bat da. Zauritutako laguna, berriz, zestoarra da, eta Donostia Ospitalera eraman dute. 

Urola Kostako Hitzak eman du istripuaren berri. Hemen irakurri dezakezue.