Greba mugagabea hasi dute Xeyko langileek

Baleike 2017ko uzt. 3a, 20:21

Enpresako akziodun nagusi Vitoriano Susperregiren etxe aurrean (Donostian) elkartu dira gaur Xeyko langileak. 

Xeyko langileak greba mugagabean daude gaurtik aurrera. Enpresak dagoeneko lau nomina zor dizkie, eta oraindik ez dute enpresaren etorkizunari buruzko informaziorik jaso. Xey bideragarria dela sinesten dute langileek, eta lanpostuak mantentzeko eskaera egin diete enpresako akziodun nagusi diren Eusko Jaurlaritzari eta Vitoriano Susperregi enpresariari.

Hain zuen ere, Susperregiren etxearen aurrean bildu dira gaur goizean langileak beraien aldarrikapena egiteko. Akziodunen aldetik inbertsiorik egon ezean, langileen susmoa da aste honetan bertan erabaki dezaketela jabeek enpresa itxiera prozesu batera eramatea.