Egiguren eta Lopez, Mexikoko frontoian errege

Mexiko frontoiko bikoteak, Egigurenek eta Imanol Lopezek osatutakoak, irabazi dute frontoi horretan jokatu den Fernando Diez Barroso nazioarteko saria. Dania frontoiko bikote Erik-Aldazabali 30 eta 22 emaitzarekin irabazi zioten. Partida honekin amaitu da Mexiko frontoiko denboraldia, berriro zabaldu zutenetik jokatu den lehena.