Jende asko izan da artisau azokan

Baleike 2017ko uzt. 3a, 11:30

Zumaiako udarak baditu hitzordu finko batzuek eta horietako bat artisauen eta elikagaien azoka da. Igandean egin zen eta, eguraldia lagun, jende ugari izan zen, postu bakoitzean eskaintzen ziren gaiak aztertzen. Beti bezala, azken ordura arte egon ziren zain zerbait erosteko, baina etxe askotara helduko ziren pastelak, abarketak edo ahate gaiak, besteak beste.