Donostiarrarentzat bandera; Zumaiak ohorezko txandari eutsi dio

Baleike 2017ko uzt. 2a, 14:41
Denboraldi hasierako mailari eutsi dio gaur Telmo Deunek Zumaiako estropadan. Argazkia: Gorka Zabaleta

Donostiarrak denboraldiko hirugarren garaipena lortu du gaur Zumaian, eta KAE1 Ligako lidertza sendotu du. Zumaia bosgarren izan da gaur etxean, eta ohorezko txandan jarraituko du beste astebetez.

Gaur errioan jokatutako estropadan lan ona egin du Zumaiak. Bikain egin diote lanari Francesen mutilek, bandera garesti saltzeko helburuarekin. Lehen bi ziabogetan onenen pare ziren, Donostiarrarengandik segundo bakarrera, baina lan erdietatik aurrera ezin izan diote erritmoari eutsi eta azkenean bosgarren bukatu dute zumaiarrek. Aurretik sailkatu dira Donostiarra, Santurtzi, Deustu eta Zarautz.

Estropada errioan jokatu behar izan da, barrako lanak uste baino gehiago ari direlako luzatzen. Arranpla paretik ibaian gora abiatu, itsas kiroldegiaren parean ziaboga eman, gero Kresala aldera jaitsi, eta horrela bi buelta, Arranpla parean bukatzeko. Lau ziabogako estropada, beraz.

Datorren asteburuan bi estropada izango dituzte: larunbatean Donostian eta igandean Nafarroa aldean, Aiotzeko urtegian (Lerate).

Zumaiako Bandera

1. Donostiarra (19:11,56)
2. Santurtzi (19:13,66)
3. Deustu (19:27,82)
4. Zarautz (19:27,94)
5. Zumaia (18:28,50)
6. Getaria (19:34,34)
7. Pedreña (19:36,30)
8. Lekittarra (19:40,46)
9. Arkote (19:46,42)
10. Portugalete (19:50,64)
11. Orio (19:50,74)
12. Hondarribia (20:01,24)

Sailkapen nagusia

1. Donostiarra (47 puntu)
2. Santurtzi (44)
3. Lekittarra (34)
4. Zumaia (33)
5. Deustu (32)
6. Zarautz (32)
7. Getaria (24)
8. Pedreña (20)
9. Orio (15)
10. Arkote (13)
11. Portugalete (13)
12. Hondarribia (5)

Erlazionatuak