Galoiak erakutsi ditu Aimar Olaizolak Aitzurin

Baleike 2017ko uzt. 1a, 09:43
Aimar Olaizola, atzo Aitzurin jokatutako partidan. Argazkia: Gorka Zabaleta

Olaizola II.ak eta Albisuk 22-15 irabazi dute sanpedroetako pilota jaialdiko partida nagusia, Urrutikoetxea eta Larunberen aurka. Lehen partidan, Laso eta Ladis Galarza 22-14 gailendu zaizkie Bakaikoa eta Etchegoini. 

Azken urteotan ederki erakutsia du Urrutikoetxeak zer mailako pilotaria den, baina atzo Olaizola maisua ez zegoen barkatzeko. Partida hasieratik bera jabetu zen kantxaz Albisuren laguntzarekin, tantoak berak dakien moduan amaituz behin eta berriro. Urrutikoetxeak ere egin zituen tanto eder batzuk, baina gorriek ez zuten garaipena arriskuan ikusi.

Gaur berriro aurrez aurre izango dira Olaizola eta Urrutikoetxea, lau t'erdiko distantzian, San Fermin torneoko finala jokoan.