[ARGAZKIAK] Emakumezkoen pilota partida "historikoa" jokatu da gaur Odietan

Baleike 2017ko eka. 30a, 00:01

San Pedro jaien baitan, emakumezkoen lehen San Pedro pilota saria jokatu da gaur Odietan. Antolatzaileek bozkorailuetatik adierazi duten bezala, "partida historikoa" izan da gaurkoa, lehen aldiz jokatu delako Zumaiako frontoian emakumezkoen eskuz binakako partida bat. 

Erakustaldi moduko partida izan da. Maddi Unanue azpetitiarrak eta Naroa Agirre zestoarrak osatu dute bikote bat eta Nagore Aramendi eta Oihana Unanue azpeitiarrek bestea. Eguraldiari aurre egin behar izan dute. Euria dela eta, minutu batzuez geratu behar izan dute. 

Partida 22 tantura zen, baina, azkenean 25 tantura luzatu da eta Aramendi eta Unanue beteranoak nagusitu dira Unanue eta Agirre gazteen aurrean, 25-13 emaitzarekin. Nagore Aramendik jaso du jokalari onenaren saria.