Jon Maiak zuzendutako 'Gutik Zura' dokumentalak Mendiko Zinemaren Piriniotako Mostrako sari nagusia jaso du

Baleike 2017ko eka. 27a, 17:32
Jaialdiko zuzendari Montse Guiu. Argazkia: viurealspirineus.cat

Jon Maiak baditu pozik egoteko arrazoiak. Atzo bertan Zumaian aurkeztu zuen Berriak jaio ginen liburua salduena da Elkarren liburudendetan. Orain beste albiste pozgarri bat jaso du: Gutik Zura dokumentalak sari nagusia jaso du Mendiko Zinemaren Piriniotako Mostran. 

11. aldia bete du zine jaialdi honek eta 75 pelikula erakutsi dira guztira. Horietatik 25 lehiatu dira sail ofizialean. Jon Maia eta Mari Jose Barriola Baraibarren dokumentalak jasoko du 2.000 euroko sari nagusia. Larunbat honetan egingo da sari-banaketa ekitaldia, La Seu d’Urgellen, Andorran.