Pilota partida profesionaletarako sarrera gaur jarriko dira salgai

Baleike 2017ko eka. 27a, 10:25

Ostiral honetan, 22:00etan, esku pilota profesionaleko partidak jokatuko dira Aitzuri frontoian. Sarrerak gaur bertan jarriko dira salgai, frontoiko leihatilan bertan.

Bi partidaz osatuko da jaialdia. Lehen partidan Laso-Ladis Galarza, Bakaikoa-Etchegoien aurka. Partida nagusian, Olaizola II.a-Albisu, Urrutikoetxea-Larunberen aurka.

Sarrerak gaur jarriko dira salgai pilotalekuko leihatilan, 17:00etatik 19:00etara, 25 euroan. Pertsonako, gehienez, 10 sarrera erosi ahal izango dira. 14 urtetik beherako haurrentzat, 80 eserleku gordeko dira harmailen azken ilaratan eta haien sarrera 10 euroan izango dira.