II. Itzurun-Arranpla itsas zeharkaldirako izen-ematea zabaldu da

Baleike 2017ko eka. 27a, 09:41

Taosa igeriketa taldea adierazi du jadanik zabalik dagoela aurtengo Itzurun-Arranpla itsas zeharkaldirako izen-ematea. Izenak www.kirolprobak.com orrialdean eman daitezke. Proba abuztuaren 19an jokatuko da.

Pasa den urtean itsaso txarraren ondorioz ez zen posible izan itsaso zabalean egitea eta errioan egin behar izan zen. Baina aurten Taosakoek esperantza handia dute zeharkaldia bere horretan egin ahal izango dela. Horrez gain, zozketak eta opariak izango dira.