Ostiraletik aurrera udako ordutegia izango da liburutegian

Baleike 2017ko eka. 26a, 10:05

Sanpedrotan ordutegi berezia izango da. Hilaren 28an 18:00ak arte egongo da zabalik, eta San Pedro egunean, 29an, itxita. Uztailaren 1ean, larunbatean, itxita izango da udako ordutegia dela eta.

Ekainaren 30ean udako ordutegia jarriko da martxan liburutegian. Hala, hauxe izango da ordutegi berria:

Helduen liburutegia:

- Astelehenetik ostiralera: 09:00-14:00

- Astearte eta ostegunetan: 09:00-14:00 / 18:00-20:00

Haurren liburutegia:

- Astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00

- Astearte eta ostegunetan: 10:00-14:00 / 18:00-20:00

Larunbatetan itxita izango dira bi liburutegiak.