Oier Larrañaga Gipuzkoako txapeldun lau terdi barruan

Baleike 2017ko eka. 25a, 17:35

Oier Larrañagak bi final jokatu ditu asteburu honetan, biak ere Tolosan. Bi txapeletatik bat jantzi izana oikiar pilotaria egiten ari den gorakadaren seinalea da zalantzarik gabe, Jexux Iribar Olalderentzat.

Kronika hau bidali digu:

Atzo Tolosako III. San Juan Txapelketako finalean 22 eta 13 galdu zuen Alberdiren aurka. 202 pilotakada eta 35 minutuko iraupeneko partiduan urduri hasi zen Oier eta bere jokoa egiten asmatu ezinik aldapaz gora jarri zitzaion markagailua norgehiagokaren lehenengo zatian. Gero asentatu zenean faborito zen azpeitiarrari aurre egin eta dituen dohaiak erakusteko gai izan zen baina partidua irabazteko berandutxo ikusita zein zuen aurkaria, bakoitzak egindako tantoak bere aldera pilatutzeakin bakarrik ez bai zegoen markagailuari buelta ematerik eta horrela aurretik zijoana 22ra irixtxi zen arte. Gehiago jokatu zuen Alberdirentzat azkenean txapela, merezita beraz baina gehiago estutu ez izanaren penarekin gelditua bai eta ere Larrañaga. 

Gaur  berriz, eta Tolosa bertan baita ere, Gipuzkoako finalak jokatu dira eta kadete mailan oso erraz nagusitu zaio Larrañaga Lasa tolosarrari, 22 eta 4. Zorionak Oierri eta abiaputu polita asteburu honetakoa etorriko diren konpromisoei gogotsu aurre egiteko.