Beheko Plazaren mantentze gimnasiarako izen-ematea zabaltzear da

Baleike 2017ko eka. 25a, 14:06

Jubilatuen eta pentsiodunen Beheko Plaza elkarteak antolatzen duen mantentze gimnasiako 2017/2018 kurtsoan izena emateko elkarteak Hogarren duen bulegotik pasa beharko da, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 12:00etara.

Telefonoz ere eman daitezke izenak, 943862741 telefonora deituta, edo posta elektronikoko beheko_plaza@euskalnet.net mezu bat bidalita.