Dena prest IX. Flysch Trail mendi lasterketarako

Baleike 2017ko eka. 24a, 21:46
Kiroldegian jaso dituzte dortsalak korrikalariek.

Gaur arratsaldean egin dute lasterketaren aurkezpena korrikalari eta taldeetako arduradunen aurrean. Bihar goizeko 8:10ean hasiko dira ekitaldiak, Juanito Oiarzabalen omenaldiarekin. Lasterketa nagusia 8:30ean abiatuko da. Espainiako Txapelketak jokatuko dira, banaka zein selekzioka.

Gaur arratsaldeko aurkezpenean Alondegia bete egin da.

Zumaian daude dagoeneko bihar Flysch Trail lasterketako IX. ekitaldian parte hartuko duten korrikalari gehienak. Bai behintzat kanpotik etorritako taldeak. Gaur herriko kaleetan korrikalari asko ikusi ahal izan dira, kiroldegian dortsala jaso eta Alondegiako aurkezpen ofizialaren zain. 19:00etan eman zaizkie lasterketari buruzko azalpen teknikoak; bertan parte hartu dute Jokin Lizeaga euskal korrikalariak eta Luis Alberto Hernando munduko txapeldunak, federazioetako ordezkari eta Oier Korta alkatearekin batera.

Bihar goizeko 8:10ean hasiko dira lasterketa aurreko ekitaldiak, Juanito Oiarzabalen omenaldiarekin. Hamar minutu lehenago, Inda Mendikoekin mendi txangoa abiatuko da lasterketa leku ikusgarrienetatik jarraitu nahi dutenentzat. Oiarzabalen omenaldian Andoni Egaña bertsolariak hartuko du parte, besteak beste. Baina ez da Oiarzabal izango omendu bakarra. Jokin Lizeagak jasoko du errekonozimendua, eta baita Hernando eta Maiora munduko txapeldunek. Behin omenaldiak bukatuta, lasterketa nagusia abiatuko da 8:30ean, Beheko Plazatik. Hamar minutu geroago, itsuen lasterketa abiatuko da, eta 9:00etan maratoi erdikoak eta junior eta kadete mailakoak.

Egitaraua, igandea 25

8:00: Inda Mendik antolatuta, mendi irteera KUTXABANKetik.
8:10: Flysch Trailaren omenal- dia: Juanito Oiarzabal.
8:30: maratoiaren irteera, lasterketa nagusia
8:40: maratoiaren irteera itsuen ultra traila.
9:00: maratoi erdiaren irteera (herrikoia eta juniorrak); eta 14,4 kilometroko kadeteen irteera.
13:00: podiuma Beheko plazan.
18:30.:Musika Kofradian.