Xeyko langileek greba mugagabera deitu dute

Baleike 2017ko eka. 23a, 11:49
Udaletxe aurrean egindako kontzentrazioa. Argazkia: Bittor Bengoa

Xeyko langileek mobilizazioekin jarraitzen dute. Jakina den bezala, Oikian faktoria duen altzari enpresa hau konkurtsora joan da. Enpresaren informaziorik jasotzen ez dutela eta, datozen egunetan greba egunak konbokatu dituzte.

Langile Batzordearen bidez jakin dugunez, Xeyko langileek hiru soldata dituzte kontatzeko eta egungo zuzendaritzak ez omen die enpresaren egoeraren inguruko informaziorik ematen, "ez eta etorkizunaren aldeko konpromisorik hartzen".

Hori dela-eta, mobilizazio planteamenduak areagotzea erabaki zuten langileek atzo egindako batzarrean.

Ekainaren 27an, asteartea, egun osoko greba.

Ekainaren 28an eta 30ean, asteazkena eta ostirala, 8:30etik 13:00etara lanuzteak.

Uztailaren 3tik aurrera, greba mugagabea.

99 bozka jaso ziren eta horietatik 87k baiezkoa eman zuten, 8 ezezko izan ziren eta 4 zuriko.