Udako zerua ezagutzeko aukera izango da igandean Donostiako planetarioan

Baleike 2017ko eka. 23a, 10:12

Udan gertatzen diren fenomeno astronomikoak ezagutzeko aukera eskainiko du igandean Donostiako Eureka! Zientzia Museoak, planetarioan egingo den irudi emanaldiaren bidez. Euskarazko saioa 11:00etan izango da.

Udako gauak ederrak izaten dira zerua behatzeko. Izarrez, konstelazioez eta planetez gain, fenomeno bitxiak ere gertatzen dira sasoi honetan –Pertseidak, esate baterako–. Gertaera astronomiko horiek hobeto ezagutu eta ulertzeko aukera bikaina eskainiko du igandean Eureka! Zientzia Museoak bere planetarioan.

Udako zerua ezagutzen jarri diote izenburua irudiz eta planetarioko arduradun Miren Milleten azalpenez osatutako zuzeneko emanaldiari. Udan ikusi ahal izango ditugun gertaera astronomiko eta astronautiko garrantzitsuenak azaldu ondoren, ikus-entzuleek zalantzak argitzeko aukera izango dute.

Ikuskizuna zortzi urtetik gorakoentzat dago pentsatuta, eta ordubete inguru iraungo du. Sarreran doan da, baina txartela hartu behar da museoko harreran, 10:30etik aurrera, 140 eserleku baitaude. Bi saio egingo dira: 11:00etan euskaraz eta 12:30ean gaztelaniaz. Donostiako Miramongo Teknologi Parkean da Eureka! Zientzia Museoa.