Urkomek artile bilketa egingo du uztailaren 4an Urola Kostan

Baleike 2017ko eka. 23a, 09:42
Argazkia: Goiena.eus

Artilearekin dauden arazoak ikusita, aurten lehenengo aldiz, Urola Kostako Landa Garapaneko Elkarteak, Urkomek, artilea jasotzeko zerbitzua eskainiko du Urola Kostako hainbat herritan. Zumaian, Joxe Mari Korta industrigunean bilduko da, Kemen enpresaren ondoko partzelan.

Lehenengo aldiz, artilea jasotzeko zerbitzua eramango du aurrera Urkomek. Horretarako, 50 ardi baino gehiago dituzten baserritar guztiei idatzi bat bidali zaie zerbitzuaren nondik norakoak azaltzeko. Hala, izendatutako puntuetara artilea eramateko aukera izango dute baserritarrek, eta baita artilea jasotzeko duen edozeinek ere.

Bilketa, uztailaren 4an, asteazkenean, egingo da. Eguraldi txarra eginez gero, uztailaren 14an egingo da. Hori bai, artilea bezperan eraman beharko da bilketa gunera ondo itxitako zakuetan eta
lehortuta.

Bilketa puntuak Urola Kostako Udal Elkatearekin eta Urola Erdiko Mankomunitatearekin adostuta, ondorengoak dira:

Azpeitia:
- Lapatx zabortegia. Ordutegia: :8:00 – 13:00 eta 15:00-18:00

Aia:
- Etxetaballa
- Azkue
- Ostolaza
- Lokate
- Illarramendi
- Mañarin-Zelai
- Ubegun
- Urdaneta
- Urteta zabortegia. Ordutegia: 8:00-14:00

Zumaia:
- Joxe Maria Korta Poligonoan (KEMEN enpresaren ondoko partzelan).

Edozein zalantza argitzeko, telefono honetara deitu: 943 816 500 (Urkome)